Hizkuntza berrikuntzako laborategia. Bere egitekoa da laborategi izaeratik ekarpena egitea etorkizunean euskara, ere, erabilia izan dadin. Hiztun komunitatea, bere aniztasuna eta justizia soziala ditu muinean, aukera berdintasuna eskubide kontua delako (hizkuntza) komunitate gutxitu bateko kide izanagatik ere.
Egungo mundu homogeneizatzailean aniztasuna balio positibo gisa aldarrikatu nahi dugu, eta elkarren artean lotu menpeko gorputzak, non euskal hiztunak, emakumeak, transak, migratuak, gizarte-maila apalenekoak⦠aurkitzen diren.
