01
Zer
Da
Hizkuntza berrikuntzako laborategia da.
Nahi du izan ez-ohiko ekosistema baten katalizatzaile, hark elika dezan 2073 urtean euskaratik, eta euskaraz ere, bizitzeko hautua egingo duen hiztun komunitatea.
ZERGATIK
Asko eta oso azkar aldatzen delako mundua, joko arauak etengabe eta oso modu sakonean aldatzen direlako, hegemonikoa ez den hizkuntza batek aurrera egin nahi badu, etengabe aritu behar duelako biziraupenerako estrategiak egokitzen eta asmatzen.
NOLA
Bere laborategi izaeratik egingo du ekarpena, galderak eginez, ez-ohiko lankidetzak probokatuz, eta hauen zerbitzura jarriz espazioak, tresnak eta esperientziak. Hizkuntza ezagutza, praktika eta ideologia aldi berean eta elkar loturik landuko dituzten proposamenak egingo ditu.
02 KONTZEPTU BATZUK
TRANSmisioa, TRANSizioa, TRANSgresioa. Irtenbidea kolektiboa da.
Gida-lerro ditugun kontzeptuak:
- TRANSmisioa. Def:
- Nora goazen irudikatzeko, nondik gatozen eta non gauden kolektiboki eraikitzea eta kontatzea.
- Sare kolektiboetan nodo desberdinen arteko energia fluxua edota harremana.
- Lekualdatzearen logikatik, bestelako sektore edota esparruetako ekimenak eta jakintzak euskararen auzira ekartzeko ariketa.
- TRANSizioa. Def:
- Ez han ez hemen. Zaharraren eraldaketa eta berriaren jaio nahia.
- Prozesuak. Hizkuntza ohituren aldaketa edota hizkuntza ikasketa prozesua.
- Komunitate askotarikoen eraikuntza denbora.
- TRANSgresioa. Def:
- Laborategiaren izaera deskribatzen duena.
- Ohiko bideetatik irteteko edota ohiko egiteko moduak eraldatzeko ekintzari dagokio.
- Irtenbidea KOLEKTIBOA da. Def:
- Eta punto.
03 GOBERNANTZA
PARTZUERGOA
Badalab Hizkuntza Berrikuntzako partzuergoa 2021ean eratu zen, euskararen hainbat erakunde publiko, eragile sozial eta bidelagunen artean. Puntu horretara iristeko beharrezkoa izan zen paraleloan eta igurtzi gutxirekin garatzen ari ziren bi ibilbide elkartzea:
- Euskalgintzaren Palankak izeneko deliberazio prozesu publiko-soziala eta,
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz (EE) izeneko berrikuntza ekimena.
Lehen prozesuak 2018rako emana zuen ondorio argia: euskara biziberritzeko beharrezkoa zen berrikuntza sistematikoki landuko zuen erreferentzia zentro egonkor bat. Bere aldetik, Etorkizuna Eraikiz esperimentatzeko erreferentzia zentroak sortzen hasia zen, lankidetzazko gobernantza ardatz hartuta.
Bi urteko lan sendoaren ondoren, 2021eko uztailean eratu zen Badalab, partzuergo misto gisa eta GFAri atxikia, Etorkizuna Eraikizen baitako erreferentzia zentro bezala. Lankidetza publiko-sozialetik sortua eta gobernantza partekatua eraikiz.
Estatutuen arabera, Gobernu Batzordeak hamabost kide ditu:
- GFAk lau izendatzeko eskubidea du.
- Erakunde publikoei dagokien bosgarrena Errenteriako Udalaren ordezkaria da.
- Beste bost kide eragile sozialek izendatzen dituzte.
- Azken bostak bidelagunak dira.
Partzuergoa eratu zuten kideak hauek dira:
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Errenteriako Udala
- Soziolinguistika Klusterra
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Langune
- ArantzazuLab laborategia
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskaltzaindia
Eta Gobernu Batzordeko kide dira, aurrekoez gain:
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Ikastolen Elkartea
- Elhuyar
- Aek
Gobernantza partekatu honek erantzuten dio Badalabek bere egin duen konbentzimendu sendo bati: gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena uztartuta bakarrik izango du euskal komunitateak herri garapenerako aukera.
04 TALDEA

Goiatz
Oiartzabal
Lakarra
Zuzendari Nagusia
Leire Lison Nicuesa
Berrikuntza Eragilea
Amaia Atxukarro Goñi
Berrikuntza Eragilea
Orbitan metodologia berritzaileetan eragileak, ingurune digitaleko adituak, ikertzaileak, kultur eragileak, disziplina anitzetako sortzaileak, diseinatzaileak, kazetariak, gidoilariak, ikus-entzunezkoetan arituak eta ideiak bor-bor dituzten lagunak.