Herrigintza, aktibismoa, militantziak 02

[Jardunean]

LABURPENA

“Zer nolako herrigintza behar dute euskarak eta euskal hiztun komunitateak, egungo testuinguruan, aurrera egingo badute?” galderaren gainean aritzeko pentsamendu eta lanketa ildoa da.
Aurtengo proposamenean bizitzaz, egungo bizitza honen hauskortasunaz, etorkizuneko perspektiba faltaz, polarizazioaz eta mundu komunaz arituko gara. Helburua, hizkuntza ideologian eraginez herrigintza eta militantzia esparru desbedinak elikatu eta indartzea, hiztun komunitateari lotutako kontakizun berriak elikatzea, hainbat kontakizun deseraikitzeko ekarpena egitea, epika edota ikuspegi berriak elikatzea eta auzi politiko desberdinen arteko lotura sustatzea. Hizkuntza hori delako, egunerokoan zeharkatzen gaituen hori.

Erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak biltzen ditu. Nere Arrien idazlearen “Itzultzeko eskubidea” fabulatik abiatuta, Etorkisuneku sormen beken irabazleen artelan prototipoekin sortutako instalazioa da eta euskararen etorkizunari lotutako iruditegia berritzeko bokazioa duten hainbat agertoki eskaintzen ditu.

Zer nolako herrigintza, militantzia edota aktibismoa behar dugu, egun, euskarak eta euskal hiztun komunitateak aurrera egin dezan?

Etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzea du helburu.

BIDALKETAK

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.